2018
3rd International Congress on Bird Migration and Global Change. Adapting to a changing world (3-5 de septiembre de 2018, Tarifa (Cadiz).
Ekos Estudios Ambientalesek 2 poster aurkeztu zituen kongresu honetan, 2 hegazti espezirekin egindako lanei buruzkoak:
- Borrokolaria: Recent changes of the flyway of ruff (Philomachus pugnax) in Europe in conditions of the global change. Espezie honi buruzko lanak 2017 eta 2018an zehar burutu ziren Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa (FUNCASBIOD)rentzat; Ekos Estudios Ambientalesek lan bateratua egin zuen, Bielorrusiako Hegaztien Eraztunketa Bulegoarekin, Lituaniako Naturaren Ikerketa Zentroarekin eta Bielorrusiako Zientzia Akademiaren Baliabide Biologikoetarako Zentro Zientifiko eta Praktikoarekin.
- Pagausoa: “Global change and migration pattern of Woodpigeon (Columba palumbus) population in Europe”. Poster honek kongresuko poster onenaren aitortza jaso zuen. Poster honetan aurkeztu ziren 2005 eta 2017 urteetan zehar Ekos Estudios Ambientalesek, Lituaniako Naturaren Ikerketa Zentroak, Ekologia eta Eboluzioaren Servetsov Institutuak (Mosku, Errusia), Immanuel Kant Estatuko Unibertsitateak (Kalinigrado, Errusia) eta Bielorrusiako Zientzia Akademia Nazionalaren Baliabide Biologikoetarako Zentro Zientifiko eta Praktikoak Euskadiko Ehiza Federazioarentzat egindako lanen zati bat.