Mehatxatuta dauden fauna populazioei buruzko jarraipenak
Araban, Uhalde-enara (Riparia riparia)ren Kudeaketa Planarekin lotuta egindako ekintzen barruan, 2009an, kolonia artifizial bat eraiki zen Arabako Foru Aldundiak Mendixurren dituen lurretan, Ullibarri de Ganboako urtegiaren ondoan, ugaltze tokien kopuruaren jaitsiera eta ezponda naturalen urritasunaren ondorioz. 2010ean Uhalde-enarek kolonia artifizial hau okupatu zuten, Espainian horrelako esperientzia arrakastatsua izan den lehenengo tokia izan zelarik. Orduz geroztik, Uhalde-enarek kolonia okupatzen jarraitu dute, bikote kopuruaren hazkuntza egiaztatu da eta Arabako populazio ugalkorraren kontserbazioan koloniak duen garrantzia erakusten ari da. Epe honetan zehar lan ezberdinak egin dira espeziearen jarraipenarekin lotuta, bai eta koloniaren egitura eta koloniaren inguruko eremuak mantentzearekin lotuta ere.