Adaptación anfibios – eus

2023-04-05T15:37:02+01:00

2022

Anfibioak klima-aldaketara egokitzeko neurriak (2022/09/30)

Antonio Bea doktorearen hitzaldia, Ihobek Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian antolatutako “Klima-aldaketarako tresnak ondare naturalaren alorrean” jardunaldian”


Ihobek Ekos Estudios Ambientales erakundearekin lankidetzan egindako “Euskadiko anfibio-espeziak klima-aldaketara egokitzeko neurriak” azterlanaren emaitzak aurkeztu dira.


Anfibioak beren bizi-zikloan lehorreko zein uretako habitatetan bizi diren espezieak dira, eta, beraz, klima-aldaketarekiko bereziki kalteberak dira. Ereduek Euskal Autonomia Erkidegoko espezie gehienen banaketa-eremua nabarmen murriztea aurreikusten dute. Klima-aldaketaren eragina minimizatzeko, klima-aldaketara egokitzeko neurriak proposatzen dira, presio ez-klimatikoak murrizteko, funtsezko elementuen kontserbazio-egoera hobetzeko, lotura ekologikoa hobetzeko, habitat mesedegarriak sortzeko, muturreko gertaera klimatikoak kudeatzeko, etab.

Adaptación anfibios – eus2023-04-05T15:37:02+01:00

Albufeira 2022 – eus

2023-03-20T11:19:40+01:00

2022

ELEMENTOS PARA UMA GESTÃO SUSTENTÁVEL DA ROLA EUROPEIA (Usapal europarraren kudeaketa iraunkorrerako elementuak / 2022ko uztailak 8-10)

Antonio Bea doktorearen hitzaldia 24. Ehiza, Arrantza, Turismo eta Natura Azokan, Albufeirako Udalak (Portugal) antolatua, Algarveko Ehiztari Federazioarekin lankidetzan.

Usapal arruntak Europan aurre egin behar dien mehatxuak ugariak diren arren, populazio guztiak ez daude gainbeheran; populazio garrantzitsuak eta migrazio-bide berriak ezagutzen dira. Habitataren kudeaketa mesedegarria da usapalaren lekuko populazioentzat. Azterlan batzuek azpimarratzen dute populazioen gainbeheraren arrazoi nagusia Saheleko negualdiko lekuen baldintzen narriadura dela.

Kudeaketa-proposamenak egin dira, hala nola: historikoki ugaritasun handiak izan dituzten habitatak lehengoratzea, beste leku batzuk moldatzea espeziearen baldintza mesedegarrienetara egokitu daitezen, eskualde mailako kudeaketa-planak egitea toki bakoitzeko mehatxu espezifikoetara egokituta, eskualdeen araberako ehiza-kudeaketa bereizia definitzea, tokiko populazioen berezitasunak, habitataren kalitatea eta ehiza-presioa kontuan hartuta.

Albufeira 2022 – eus2023-03-20T11:19:40+01:00

Workshop Lituania – eus

2023-03-17T13:17:42+01:00

2022

Klima-aldaketa globalak Lituaniako, Bielorrusiako eta Espainiako hegazti urtar eta zangaluzeen funtsezko habitatetan dituen ondorioak (2022ko uztaila – abuztua)

Workshoparen helburua gaur egun abian dagoen “Klima-aldaketa globalaren ondorioak Lituaniako, Bielorrusiako eta Espainiako hegazti urtar eta zangaluzeen funtsezko habitatetan” proiektua eztabaidatzea zen.

Bielorrusian eta Lituanian 2022ko uztailean eta abuztuan egindako lanetan, Espainiako (Prof. Miguel Alonso, Dr. Antonio Bea, Julen Henry), Lituaniako (Prof. Kęstutis Arbačiauskas, Prof. Dalius Butkauskas, Dr. Saulius Švažas, Dr. Petras Prakas, Dr. Mindaugas Dagys) eta Bielorrusiako (Dr. Alexander Kozulin, Prof. Vladimir Baitchorov, Dr. Mikhail Maximenkov) adituek parte hartu dute, eta agerian utzi dute klima-aldaketaren eta jarduera antropikoen eragina, hegazti urtar eta zangaluzeentzat bereziki garrantzitsuak diren hainbat hezeak azkar eraldatzeko prozesuan.

Workshop Lituania – eus2023-03-17T13:17:42+01:00

79th International Scientific Conference of the University of Latvia

2023-03-15T13:23:03+01:00

2021

Evidence of the genetic divergence of the European Turtle Dove (Streptopelia turtur). 79th International Scientific Conference of the University of Latvia. Innovative and Applied Research in Biology. February 5, 2021. Abstract book: p. 15. Riga, Latvia.

Prakas, P., Butkauskas, D., Švažas, S., Bea, A., Yanenko, V., Ragauskas, A., Vaitkuvienė, D.

79th International Scientific Conference of the University of Latvia2023-03-15T13:23:03+01:00

Lithuanian Nature-eu

2022-03-18T08:55:11+01:00

2019

Lithuanian Nature Research Centre.

2019ko otsailean, Antonio Bea Lituaniako Naturaren Ikerketa Zentroko Ekologia Institutoko Saulius Svazas Doktorearekin lan batzar batean izan zen.

Lithuanian Nature-eu2022-03-18T08:55:11+01:00

II Congreso Ornitológico-eu

2022-03-18T08:48:21+01:00

2019

II. Euskal Kongresu Ornitologikoa
(2019ko otsailaren 22-24, Gasteiz).

Ekos Estudios Ambientalesek poster baten bidez Arabako uhalde enara Riparia riparia-ren populazio ugalkorren egoerari buruzko azterlana aurkeztu zuen.

II Congreso Ornitológico-eu2022-03-18T08:48:21+01:00

3rd International congress-eu

2023-03-15T12:45:19+01:00

2018

3rd International Congress on Bird Migration and Global Change. Adapting to a changing world (3-5 de septiembre de 2018, Tarifa (Cadiz).

Ekos Estudios Ambientalesek 2 poster aurkeztu zituen kongresu honetan, 2 hegazti espezirekin egindako lanei buruzkoak:

  • Borrokolaria: Recent changes of the flyway of ruff (Philomachus pugnax) in Europe in conditions of the global change. Espezie honi buruzko lanak 2017 eta 2018an zehar burutu ziren Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa (FUNCASBIOD)rentzat; Ekos Estudios Ambientalesek lan bateratua egin zuen, Bielorrusiako Hegaztien Eraztunketa Bulegoarekin, Lituaniako Naturaren Ikerketa Zentroarekin eta Bielorrusiako Zientzia Akademiaren Baliabide Biologikoetarako Zentro Zientifiko eta Praktikoarekin.
  • Pagausoa: “Global change and migration pattern of Woodpigeon (Columba palumbus) population in Europe”. Poster honek kongresuko poster onenaren aitortza jaso zuen. Poster honetan aurkeztu ziren 2005 eta 2017 urteetan zehar Ekos Estudios Ambientalesek, Lituaniako Naturaren Ikerketa Zentroak, Ekologia eta Eboluzioaren Servetsov Institutuak (Mosku, Errusia), Immanuel Kant Estatuko Unibertsitateak (Kalinigrado, Errusia) eta Bielorrusiako Zientzia Akademia Nazionalaren Baliabide Biologikoetarako Zentro Zientifiko eta Praktikoak Euskadiko Ehiza Federazioarentzat egindako lanen zati bat.
3rd International congress-eu2023-03-15T12:45:19+01:00
Go to Top