Nortzuk gara
EKOS ESTUDIOS AMBIENTALES, S.L.U.ren balioak osotasuna, etika, konfidentzialtasuna, erantzukizuna, independentzia eta inpartzialtasuna, etengabeko hobekuntza eta ingurumen eta gizarte erantzukizuna dira, beti ere aplikagarria den legeria errespetatuz
KALITATE ETA INGURUMEN POLITIKA
EKOS ESTUDIOS AMBIENTALES, S.L.U.ren helburua ingurumen azterketak eta proiektuak egitea da, lurzoruaren kalitatearen ikuskapenarekin zerikusia dutenak barne.
EKOS ESTUDIOS AMBIENTALES, S.L.U.ren Gerentziak Estatuko eta Europar Batasuneko joerak eta arauak bere gain hartzen ditu, kalitateari eta ingurumenari dagokionez, eta UNE-EN ISO / IEC 17020 eta UNE-EN ISO 14001 arauetan oinarritutako Kalitate eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema Integratu bat garatzeko eta ezartzeko konpromisoa bereganatzen du.
Kalitatea eta ingurumena, EKOS ESTUDIOS AMBIENTALES, S.L.U.ren helburuen zati bereizezina dira, eta bere jarraitasuna bermatzen laguntzen dute, independentzia, inpartzialtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasun printzipioak barne hartuz, ondorengo oinarrizko zutabeekin: aplikagarria den legeria betetzea, ingurumena babestea, kutsaduraren prebentzioa barne, baita bere zerbitzuen eta jardueren etengabeko hobekuntza ere.
EKOS ESTUDIOS AMBIENTALES, S.L.U.ren Gerentziak politika hau erakundearen pertsona guztiei eta azpikontratatzaileei zabaltzeko konpromisoa hartzen du, aplikatzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak eskainiz eta mantenduz.
Politika hau, alderdi interesdun guztiek eskuragai dute horrela eskatu ezkero eta Gerentziak, gure jarduera eta konpromisoekin koherentea izaten jarraitzen duela ziurtatzeko, aldizka berrikusten du.
ENPRESA JARDUERA LUZEA: 1988. urtean sortu zenetik, orain arte 1.400 proiektu baino gehiago burutu dira.
- ERA ASKOTARIKO BEZERO SAREA: bezero-zorro zabala eta leialtasun maila handia duena. Gure bezeroak honako hauek dira:
- Tokiko, eskualdeko eta Estatuko administrazioak
- Enpresa pribatuak eta publikoak
- Irabazi asmorik gabeko erakundeak eta fundazioak
IKERKETA ZENTROEKIN ELKARLANA: Ekos Estudios Ambientales, S.L.U.k ingurumenaren arloan ezagutza sortzea sustatzen du, Estatuko zein nazioarteko ikerketa zentroekin lankidetzan, ikerketa tekniko eta zientifikoak garatzen ditu. Era honetan, argitalpen zientifikoan laguntzen du.
KONFIDENTZIALTASUNA: informazioaren konfidentzialtasuna Ekos Estudios Ambientales, S.L.U.ren funtsezko zutabeetako bat da.
INDEPENDENTZIA, IMPARZIALITATEA ETA INTEGRITATEA: Ekos Estudios Ambientales, S.L.U.k informazio objektiboa eta egiazkoa eskaintzen du, eta informazioaren bilketa, prestaketa, tratamendua eta zabalkundea osotasun, inpartzialtasun eta independentziaz burutzen dela bermatuz.
ESPERIENTZIA PROFESIONAL ZABALA ETA EGIAZTATUA: Antonio Bea Biologian Doktoreak zuzenduriko diziplina anitzeko lantaldea. Langile espezializatuak ditugu ondorengo arloetan: biologia, fauna eta landaredia, basogintza, genetika, geologia eta hidrogeologia, ingurumen zientziak, atal zehatzagoak barne, hala nola, lurzoru kutsatuen tratamendua. Gaur egun, gure lantaldea honela osatua dago:
- 30 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala duen Biologian doktoreduna.
- Biologian lizentziatuak diren 4 teknikari: batek 30 urte baino gehiagoko lan esperientzia du; beste bik 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala dute eta laugarrenak 5 urte baino gutxiagoko lan esperientzia du.
- Basogintzako ingeniaria eta nekazaritzako ingeniari teknikoa, 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala duena.
- Geografiako Graduduna, 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala duena.
- Geologian lizentziatuak diren 3 teknikari: batek 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du eta beste biek 5 urte baino gutxiagoko lan esperientzia dute.
- Kimikako Graduduna, 5 urte baino gutxiagoko lan esperientzia duena.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduduna, 15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala duena.
ONDORENGO ERAKUNDEEN PARTAIDE GARA:
- ERBI EUROPAR: Erbi europarra berrezartzeko Elkartea
- Recycling: Gipuzkoako Birziklapen Klusterra